pic
Kaixo!
Ni Mateo naiz


Niri buruz

Mathieu Domec deitzen naiz eta Frantsiako hegoaldekoa naiz. Musika egiten dut eta DMC Translations kudeatzen dut. Beraz, musikaria, itzultzailea, web garatzailea eta proiektu-kudeatzailea naiz, dena batera. Etengabe sortzea gustatzen zait eta beti nago ikasteko gogoz.


Euskalduna naiz, baina Txinan (深圳) eta Galesan (Cymru am byth!) ere bizi nintzen. Ondorioz, ingleses, frantses, euskara, gaztelania eta txinera badakizkit.

Egia da, gaur egun, kultura askok eragiten digute. Txikitan, izan ere, ene heziketa kultura ugari betea izan zen, besteak beste: film amerikarrak, marrazki bizidun japoniarrak, janari italiarra, espainiako entzierroak nire Frantzia hegoaldeko herrian, edota, asiako arte martzialak!


Kultura ezberdinen arteko zubiak eraikitzea oso gustatzen zait eta horregatik, jende berria ezagutzea gustatzen zait. Gure ingurunearen eta gure ohituren produktua garela uste dut. Hortaz, nire horizonteak zabaltzen etengabe saiatzen naiz.


Oroitzen dudanetik, atzerriko hizkuntzak, musika eta arte martzialak betidanik dira nire benetako zaletasunak. Izan ere, egin ditudan topaketa anitzei esker, jende asko ezagutzeko eta gauza asko bizitzeko zoriona izan dut. Oso eskertuta nago hori guztiagatik. Hala ere, hasi baino ez naiz.



Mat

Abestiak







Proiektuak

Hona hemen proiektu batzuk zuei erakusteko nire lana zer den. Bistan da zerrenda hori ez dela zehatz-zehatza.
Kontuan izan proiektu batzuk besterik ez direla eta proiektu gehienak ezin direla hemen zuei erakutsi ez-dibulgazio-hitzarmenagatik.





Gaitasunak

Dagoeneko hurrengo software eta teknologiarekin lan egin dut, eta gaur egun oraindik erabiltzen ditut horietako gehienak.
Bide batez, Linux sistema eragileak eta FOSS software ikaragarri gustatzen zaizkit.


  • HTML
  • CSS
  • Javascript
  • JQuery
  • Bootstrap
  • Java
  • Photoshop
  • Illustrator
  • WordPress
  • WPML
  • Linux
  • Bash
  • Git
  • Docker
  • Ssh
  • Php
  • MySQL
  • Magento
  • SDL Trados
  • SmartCat




Kontaktua

Bete formulario hau nirekin harremanetan jartzeko.



Please enter your first name.
Please enter your last name.
Please enter a valid phone number.
Please enter the subject of your message.
Please enter content in the text-area.







Mathieu Domec © 2022 - 2024 - Mathieu Domec-ek garatua - Eskubide guztiak erreserbatuak